VAIVÉNAntzerkian
TESTU GARAIKIDEAK ESZENAN
Bere ibilbidearen hastapenetatik VAIVÉN-ek gaur egungo argitaragabeko ospe aintzatetsiko egileen (Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán, e.a.) textuak edo Chéjov, Marlowe edo Brecht bezalako klasiko unibertsalen bertsioak taularatu ditu, balio aintzatetsiko zuzendari eta talde artistikoekin, ikusleari, gure gaur egungo gizartea arduratzen duten gatazkak ahaztu gabe, kalitatezko antzerki bat eskaintzeko asmoarekin.
Bere muntaien artean “Lotsa gabeak”, “ La ley de Murphy”, “Eduardo II”, “Antígona”, “Inalanbrikak”, “Nasdrovia Chéjov”, “El Club de las mujeres Invisibles”, “Duda razonable”, “Purga”, “Happhy End”, “New Orleans-eko Cyrano”, “Treblinka-rako azken trena”, “Sherezade eta tipularen geruzak”, “Erlauntza”… nabarmendu behar dira zeintzuekin sari asko jaso bai dituen, horien artean Arte Eszenikoen MAX saria. Hogei eta hiru urte betetzen ditugu orain eta gure ibilbide luzea jarraitu duten guztiekin ospatu nahi dugu.
VAIVÉNMusikan
MUSIKAREN EKOIZPENA ETA BANAKETA
VAIVÉN da formatu ezberdineko kontzertuen banaketa eta ekoizpen musikalerako lanak egiten dituguneko plataforma. Iñaki Salvador-en musika zuzendaritzapean enkargu ezberdinei heldu diegu, hala nola galen girotze musikalari ( Photoespaña, Donostia Antzerki Saria, Kosmodisea, Kutxa Literatur Sariak, eta beste asko … ) eta baita konposaketa musikaletarako kolaborazioei ere, hala nola publizitaterako, laburmetraietarako, dokumentaletarako eta antzerki eta dantza konpainia ezberdinen ikuskizunetarako.
VAIVÉN-ek Iñaki Salvador-en sorkuntza pertsonalak banatu eta ekoizten ditu hauetatik denboran gertuen daudenak bere azken diskoak direlarik: “Te doy una canción”, “ Lilurarik ez – Mikel Laboarekin solasean” eta “Johann Sebastian Jazz”.

Gure konpainiarenoinarriak
Erresilientzia.
Zailtasunak jasateko gaitasuna, baita horietatik indartuta ateratzekoa ere.
Egokitzeko.
Krisi garaietara egokitzeko ahalmena, dibertsifikazioan, imajinazioan eta herstura ekonomikoan oinarrituz.
Konbentzimendua.
Antzerkiaren funtzio sozialaren konbentzimendua. Antzerkian sinesten dugu ez dibertimendu bezala bakarrik, hala izatea zoragarria bada ere, baina ez dezala inoiz ahaztu balioak transmititzeko bere funtzioa, gizarteak ezarritakoak zalantzan jartzea, gertakarien lekuko izatea.
kontzientzia.
Antzerkiaren abangoardia jadanik izango ez garenaren kontzientzia eduki arren ez gara beti arbuiatu genuen horretan bilakatuko. Gure garai honen lekuko ideologiko izateaz gain estetikaren eta formaren lekuko izatea ere dagokigu antzerkiaren egite biziaren parte izaten jarraitzeko.
Eklektizismoa.
Hazteko modu eta gelditasunaren kontrako antidoto bezala lantzen dugu.
Ahalegina.
gazte profesionalei laguntza emateko orduan, lekuko profesionala pasa nahi diegun aktore eta zuzendari gazteak gure proiektuetan txertatuz.
Borondatea.
Gure antzerkiak hunkitu dezan, zirrara sor dezan, publikoarekin enpatia izateko, berarekin bat egin nahiz eta jakin honek (publikoak) ez daukala beti arrazoia eta horrexegatik ez zaiola beti liserritzeko errazena eskaini behar baizik eta haratago joaten saiatu.
Erantzukizun.
Aktiboa antzerki prozesuarekin lotutako esparru guztietan emakumeek parte har dezaten laguntzeko, sorkuntzatik, zuzendaritzatik, ekoizpenetik eta enpresa egituratik. Konpromiso argia gure testuetan emakume askok jasaten duten tratuarekiko gaitzespen eta diskriminazioaren salaketarekin.
Elebitasuna.
Bere hastapenetatik konpainiak gazteleraz eta euskaraz sortu ditu antzezlanak eta ahal
izan duenean hauen bertsio bikoitza egin du.
Etengabeko ikaskuntza.
Proiektu bakoitza antzerkiaren pedagogian sakontzeko aukera modu bat dela ulertzen dugu eta horretarako jakite mailan erronka bat suposatuko duten zuzendariak kontratatzen saiatzen gara.
Ziurtasuna.
konpainiek, gureak bai behintzat, ez dutela sorkuntzaren plataforma bat bakarrik izan behar baizik eta analisi ideologiko eta komertzialaren ekipo bat ere merkatuaren iraungitze eta interes kulturalaren artean oreka bat bilatuz.
Azpimarratu.
Babesa eman eta epaitzen gaituzten erakunde publikoek ez dezaten iritzia analisi ekonomikoetan oinarrituz bakarrik egin baizik eta proiektuen interes politikoa eta honek dakartzan arriskuak kontuan hartuz. Errentagarritasun kulturala interes ekonomikoaren gain lehenetsi nahi dugu eta hori gauzatu ahal izateko erakunde publiko zein pribatuekin lan egiteko beharra dugu.
Talde lana.
Gure hastapenetatik egite eszeniko eta musikala taldean lana egiteko aukera bat bezala ulertu dugu. Horregatik lanaren eta sorkuntzaren ikuspuntu horizontala bermatuko duten sorkuntza eta gestio taldeak sortzen saiatu gara urte guzti hauetan.
Bilaketa.
Lengoaia berrien bilaketa gure ikuskizun bakoitzean komediatik dramara pasatuz, tragedia klasikotik antzerki-lan garaikidera, horretarako jatorri eta formakuntza ezberdinetako zuzendariak kontratatuz: Javier Sabadie, Maribel Belastegi, Garbi Losada, Santiago Sánchez, Santiago Sueiras, Javi Alonso, Laila Ripoll, Etelvino Vázquez, Fernando Bernués, Olga Margallo, Esteve Ferrer, Josep María Mestres, Dorleta Urretabizkaia….
Laburbilduz, gure oinarriak koherentziak eta konpromisoak gidatzen ditu.