Terapias

2013 – Zuzendaria Rafael Calatayud

“La pavana” antzerki konpainiarekin koprodukzioa, 80 emanaldi baino gehiagorekin.
Madrilen denboraldia eta bira estatuan zehar, gazteleraz eta euskaraz

Hauskortasuna darion komedia ero baten aurrean gaude. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala bilatzensaiatzen da bere apurkortasunetik eta hain menpeko ez izateko harremanak sortzen saiatuko dira, bidean estropezu bat baina gehiago eginik.

Euren identitate sexualaren bila dabiltza, euren alter ego afektiboa, biziaturik dauden borobiletatik irteten saiatuko dira eta zentzu gabeko terapietan babestuko dira, terpeuta eroak eta eskrupulurik gabekoak hauek, benetan terapiaren beharra azken hauek behar dutela agerikoa izanik.

Gizakien portaera zailak erakusten dizkiguten protagonisten arteko topaketen lotura barregarri eta zentzugabea. Terapias maitasuna eta sexuari buruzko Christopher Durang-en komedia terapeutiko bat da.

Terapias-eri buruz esan direnak:

Komedia honek antzerkiko elementu nabariak ditu, batez ere barrea eragitea baitu helburu; egoera
korapilotsuak, ezusteko ugari, umorez beteriko kolpeak,…,

Antzezle-zerrenda bikaina, testu eta erritmo biziak, komediarekin bat datorrena. Aparteko aurkezpena.