Suaren gainean salto egingo dut wislawa szymborska-ri buruzko errezitaldi Poetikoa

2016 – Dir. Ana Pimenta/Iñaki Salvador

Szymborska-ren begirada paregabea eta liluragarria bilakatzen duten adimena Apaltasuna ironia eta samurtasunaren nahasketa da.

Szymborskak zioen: “Inspirazioa beraiengan esnatzen den pertsonak daude eta egongo dira, batzuetan talde horretan daude beraien lana aukeratu eta maitasunez eta irudimenez betetzen dutenak, lan horretara pasioz hurbiltzen direnak edo pasio hori bidean aurkitzen dutenak; dena delako ofizio hori inspirazio eta abentura amaigabeen iturria da une oro erronkak aurkitzen dituelako ahaleginak eta porrotak arduratu gabe. Ezinegona ez da ahultzen, konpondutako arazo bakoitzetik galderen erlauntza bat sortzen da. Inspirazioa “ez dakit” iraunkor batetik jaiotzen da. Jakin-minak bakarrik mantentzen du bizitzarekiko tenperatura egokia”.

Ikuskizuna KM-ko areto balioanizdunean aurkeztu zen eta Amaia Lizarralde, Helena Golab eta Ana Pimenta aktoreak izan ziren irakurleak Iñaki Salvador piano-jolearen zuzeneko musikak lagunduta. Antzezlana euskaraz, gazteleraz eta polonieraz aurkeztu zen. Ikusleek gogo biziz jaso zuten antzezlan txiki bat.

Hari buruz esandakoa: ”zirraragarria”, “zoragarria”, “hunkigarria” … “antzezpen eta musika maila altukoa”, “oso zaindua”, “espresiboa”.