Purga

2012-2013 – Zuzendaria: José Herrero

Antzezlan unibertsal bat da …
Hitzak bere esanahia gordetzen du, torturak jasan dituzten pertsona askok beren burua behin eta berriz garbitzeko beharra dute, purga da, izuaren garbiketa.

Purga, totalitarismo stalinistan haragitutako basakeria hori azaleratzen saiatzen da ere.
Antzezlan honetan, egunerokotasunak ahots altuan inoiz esango ez diren sekretu ikaragarriak gordetzen ditu.

Jakin dugunaren arabera, deportazio stalinistetan, familietan ez da inoiz gaiari buruz hitz egiten. Ezkutatzen dena xantaia modu bat bezala erabiltzen dute zapaltzaileek.

Purgari buruz esan dena:

-Purga zuzenean erraietara doa irauten duen bitartean analisirako aukera gehiegi eman gabe, nahiz eta gero bai horretara gonbidatu.

-Aktore lan itzela eta eszenaratze ederra. Antzezlan borobila, aktoreak, zuzendaritza, musika, eszenaratzea e.a.

-Jatorrizko testua gogorra izan arren, Vaivén eta Ilmatar-ek ardura eta sentikortasunez kontatu digute.

-Nor zen oholtza gainean korrika zebilen eta bere papera maisutasunez antzeztu zuen atso hori?.