New Orleansko Cyrano

2014 – Dir. Olga Margallo

Gure Cyrano, Edmond Rostand-ek idatzitako “Bergerac -ko Cyrano” heroi draman oinarritua dago, olerkari eta antzerkigile frantzesa (XX. mendearen amaiera). Obra honen argumentua (modu errazean esatekotan) denek ezagutzen duzue: Cyranok Roxane maite du baina bere itxurak, sudurrak zehazki, konplexuz betetzen du eta ez du Roxanaren maitasuna merezi duenik sinesten. Hori dela eta, ez da bere amodioa adierazten ausartzen. Christianek, Cyranoren lagunak, aldiz, erakargarria eta baldarra izanik, Roxanaren bihotza bereganatuko du.Cyrano Roxani zuzendutako eskutitzak idazteko prest agertuko da, gertuago egon ahal izateko eta nolabait ere, gezurrezko maitasun hori bizi ahal izateko. Gertaera batzuren ondoren Roxanak eskutitz horiek benetan nork idatzi dituen jakingo du eta bere buruari aitortuko dio nor maite duen egiazki, baina adierazi nahi dionean beranduegi izango da.

Helduentzako drama hau abiapuntutzat harturik, Olga Margallo eta Antonio Muñoz de Mesak haurrei zuzenduriko ikuskizun zoragarri hau idatzi dute, XX. mendeko New Orleansko jazz eskola batean kokatuz. Jakina, gatazkak xumeak dira, adin horretako ikusleentzako ulergarriak, baina bertsoa eta jatorrizko lanaren espiritua mantentzen ditu. Bertsio honetan, Cyrano eta Roxanak izango dute
euren maitasuna bizitzeko abagunea.

Txikiekin eta familia ikusleekin zenbait balorez hitz egin nahi genieke: taldeko lana, ahaleginaren balioa, sentimenduak sortu eta adierazteko musikak duen balioa, koherentziaren garrantzia, ametsen alde borroka egitea, ohikoa ez den lanbide batek merezitako errespetu eta duintasuna. Baina batik bat, “ausartzea”, sinesten dugun horren alde arriskatzea eta egin izanak merezi duela
jakitea.

Ez da Olga Margallorekin lan egingo dugun lehenengo aldia, hainbat Max sari jasotako zuzendaria bera, gure “Inalámbricas-Inalanbrikak” zuzendu zituen, Euskal Herria, Estatuan zein Hegoamerikan bira zabala egindakoak.

“New Orleansko Cyrano”-ri buruz esan dena:

Los espectadores quedan maravillados cuando cantan, siempre dicen quedarse con ganas de escuchar más canciones.

La mezcla de lenguaje poético, coloquial, e incluso vulgar en algún momento, hace seguir la historia con plena atención.

Los personajes están tan bien perfilados que es muy gozoso verlos actuar, hablar, moverse,… Teatralmente impecable.

Antzezle zerrenda

Kepa Errasti
Itxaso Quintana
Ainara Ortega
Asier Oruesagasti
Alvaro Garayalde

Lan taldea

Zuzendaritza: Olga Margallo
Zuzendari laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia
Eszenografia: Uroc teatro
Jantziak: Uroc teatro
Musika: Uroc teatro
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Argazkilaritza: Manix Díaz de Rada
Diseinu grafikoa: Antza
Zuzendaritza tekniko eta soinua: Iñigo Lacasa
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Tekniko laguntzailea: David Salvador
Ekoizpen zuzendaria: Ana Pimenta
Ekoizpen exekutiboa: Izaskun Imizkoz
Banaketa: Vaivén producciones, S.L