MUSIKA PROPOSAMENAK

IÑAKI SALVADOR
PIANO BAKARLARI

Iñaki Salvador-ek bere piano bakarlari lana fisikoki eta kulturalki elkarrengandik Donostia, Budapest eta New York bezain urrun dauden hirietan aurkeztu du. Bere bakarkako kontzertuetan bere lanaren ohiko hiru ildoetan murgiltzen da: berak sortutako konposizio lanak, euskal herriko musika herrikoiaren egokitzapenak eta jazzaren standard-en ikuspegi pertsonal bat. Aldi berean bakarkako piano kontzertuak eskaini ditu, Mikel Laboa adiskide, lankide eta sortzailearen abestiak ardatz hartuta.

Iñaki Salvador-en diskografia pertsonala 1989. urtean hasi zen “Orain” lanaren argitaratzearekin, Mario Rossy kontrabaxua eta Marc Miralta bateria jolearekin batera hiruko formazioan sortutako proposamena. Orduz geroztik, eta atal erritmiko desberdinen kolaborazioaren laguntzaz, Iñaki Salvador Trío-k bertako eta nazioarteko artista ezberdinen laguntzaile moduan emanaldiak egin ditu eta arrakasta asko izan ditu urteetan zehar bertako eta nazioarteko jaialdietan. 2010.-ean hirukoteak “Lilurarik ez- Mikel Laboarekin solasean” diskoa kaleratu zuen.

IÑAKI SALVADOR
TRIO

VOCES DE CINE

“Voces de cine”, Ainhoa Zubillaga abeslariaren jatorrizko ideia, klasikoa eta jazz-a bat egiten dituen proposamena da. Programak, zinemak ezagun egin zituen XX. mendeko abesti ederrenetako batzuk jasotzen ditu. “El mago de Oz”, “Con faldas y a loco”, “Desayuno con diamantes” edo “Chicago” bezalako filmek besteak beste, zenbait altxor musikal eskaini zizkiguten bere zinema jatorritik askatu eta doinu ahaztezinetan
bihurtu direnak. Gershwin, Mancini, Morricone, Churchill, Rodgers, Weill, e.a. bezalako musikariek konposatu zituzten. Proposamen honetan, 2017.-ean CD batetan jasotakoa, Iñaki Salvador-ek jatorrizko eta pianoaren moldaketak jasotzen ditu, ahotsa Ainhoa Zubillaga mezzosoprano donostiarrak jartzen du eta saxoan Lizarrako Mikel Andueza saxo jolea arituko da.

2016.-ean Bilboko “Loraldia” jaialdiak sorkuntza berri baten enkargua egin zion Iñaki Salvador-i: kontzertu bat taularatu Mikel Laboaren musikari jazz moduan helduz. Hau gauzatzeko Iñaki Salvador-ek laukote bat sortu zuen, gerora Donostiako Jazzaldian agertzeko seikote bihurtu zena. Proposamen hau eskenatoki desberdinetan ikusi ahal izan da, hauen artean Bordeleko “Rocher de Palmer”-en partehartzea edo Japoniako Kanazawan 2019.eko Jazz Jaialdian eskainitako kontzertuak nabarmendu behar direlarik. Taldea musikari hauek osatzen dute:
Iñaki Salvador, piano, moldaketak eta musika zuzendaritza.
Ainara Ortega eta María Berasarte, abeslariak.
Angel Unzu, guitarra, bouzuki eta perkusioa.
Hasier Oleaga, bateria.
Javier Mayor de la Iglesia, kontrabaxua.

LABOA
JAZZ

IMANOL
JAZZ

“Imanol-jazz“ kontzertua Bilboko “Loraldia” Jaialdiak egindako enkargu baten ondorioz estreinatu zen. Jaialdi honek Karlos Giménez eta Iñaki Salvador-i, Imanol Larzabal-en musikari jazz-aren estetikan edo inprobisazio musika moduan heltzeko erronka luzatu zien. Karlos Giménez, laguna izateaz gain musikari erabat funtsezkoa izan zen Imanol Larzabal-en ibilbidean. Kontzertuak, Imanol-en kantuetan zehar pasio bat eskaintzen du, horietako batzuk Karlos-ekin berarekin konposatuak eta guztiak Karlos-ek, Iñaki Salvador-ek eta Ainara Ortegak okasio honetarako sortutako moldaketekin. Taldearen partaideak:

Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador, pianoan. – Ainara Ortega eta Petti: ahotsetan.

Kantaginjazz, Iñaki Salvador-ek Ainara Ortega-ren ahotsarekin batera sortutako bikoteak, abeslari garaikideen abestien jazz bertsioak proposatzen ditu, horietako batzuk Iñaki Salvador-ekin zuzenean lan egindako abeslariak eta beste batzuk gaur egun bizirik eta lanean dirauten autoreak. Jazz kutsuko piano eta ahots errezitaldi honetan Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Oskorri, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez, Gorka Knörr e.a.-en kantuak entzuten dira beraz.

KANTAGINJAZZ 

JOHANN SEBASTIAN
JAZZ

Johann Sebastian Jazz Iñaki Salvador-ek eta Alexis Delgadok sortutako pianoen bikote bat da. Harrezkeroztik hainbat ekitaldi musikal garrantzitsuetan jo dute, hala nola, Jazzaldian (Donostiako Jazz Festibala), Madrilgo Nazioarteko Jazz Festibalean, Madrilgo Café Central areto entzutetsuan edo Fundación Juan March areto klasikoan eta Milan-go Sala Verdi entzutetsuan (2018). Bikoteak bere bigarren albuma 2019.eko amaieran aurkeztu zuen, Bach-en pieza berriak eta urte hauetan eskainitako errepertorioaren berrikuskatze sakona eskainiaz bertan.

Johann Sebastian Jazz “jolas musikal” bat da zeinaren bitartez xakean bezala Bach-en armiarma sare kontrapuntistiko eta harmonikoaren aukera amaigabeak begiztatzen ditugun. Bach-en musika hain aparteko eta paregabe egiten duena bere muturreko soiltasuna eta konplexutasuna direlako. Bach-ek erabiltzen dituen gaiak urriak eta xumeak dira baina hauen garapenak eta guztien balizko konbinazioek obra musikal amaigabeak sortzea ahalbidetzen du. Soinu unibertso honen barruan, musikari klasikoak eta jazz musikariak, elkarrizketa inspiratuan, nabigatu dezakete, jolastu, iradoki, sortu eta gozarazi, auditorioari Bach entzun eta bizitzeko modu berri bat eskainiz.

Calendario