2010-2012 Zuzendaria: Dorleta Urretabizkaia
Honako istorio hau, neskato bat, bi katu eta zenbait helduen istorioa da. Agintzearen erraztasunaz eta heldu bilakatzearen zailtasunaz mintzatzen zaiguna. Ikaskuntzaz eta elkarbizitzaz hitz egiten duen gabonetako alegia.
Miauless-ek guztiok daukagun altxorrik preziatuena ekarri nahi digu gogora– askatasuna – eta horretarako, eguneroko gauza txikien esperientziaz baliatuko da hitz, kantu, poesia eta umorea erabiliaz.
Askatasuna eta enpatia senideak izan daitezkeela pentsatzea gustatuko litzaiguke. Bestearekiko errespetua, honen lekuan ipini eta bere sufrimendua geurea bezain beste konprenitzean datzala. Etxean elkar konprenitzen hasi ez gero, kanpoan elkar ulertzerik izango dugu akaso…
Miauless-i buruz esan dena:
“Vaivenek“ bere alderik xamurrena erakutsi digu “Miauless” antzezlanarekin. Jakinduria eta gizatasunez beteriko historio xume honek Etxeko gaztetxoei eta ez hain gaztetxoei ere zuzentzen da. Zuzeneko musikarekin, ikusentzunezkoekin eta hizkuntza soilarekin.
Antzezle zerrenda
Ainara Ortega
Iñigo Gastesi
Ohina Maritorena
Kepa Errasti