LOTSAGABE

IKUSKIZUN HONETAN GAZTEAK SEXUAZ ARI DIRA ERRESPETUZ, DISIMULU ETA KONPLEXURIK GABE.
GALDERAK HUMORE HANDIZ ETA NAHIKO ATREBENTZIAZ JAURTIKIZ. ESZENARATZE XUMEA OSO, BIZIA ETA IKUSLE NERABE ETA GAZTEARENGANA ARRAKASTAZ HURBILTZEA AHALBIDETZEN DUEN LENGOAIA ERABILIZ.

LOTSA-GABE antzezlanean sexualitatea da gai nagusia. Geure helburua, antzerkiaren bitartez, nerabeekin eremu honetan eguneroko bizitzan sortzen diren gatazka eta larritasunei buruz komunikatu ahal izatea da; gazteak hausnarketara gonbidatu eta geure ezagupen eta esperientziatik, sexualitatea indarrean sartzen den uneko aldaketa, aztorapen eta euren gorputz eta garunean sortzen diren krisiarekin lagundu ahal izatea da, aldaketa hauek guztiak ahalik eta normal eta osasuntsuen bizi ahal izateko asmoz.

LOTSA-GABE antzezlanaren bidez, norbanako sexualitate esperientzia subjektibo, intimo eta eder honetaz mintzatu nahi dugu. Hori bai, hainbat gauza erlatiboak ez direla argi eta garbi utziaz, hala nola, norberaren duintasuna eta bestearekiko errespetua eta askatasuna.

Ikuskizunean erabiltzen diren lengoaia eta erritmoa, nerabeei hurbilekoa zaiena da, baita testua, eszenaratzea, interpretazioa, argiztapena eta musika ere.

Agertokian, pentsatu, sentitu eta gozatu nahi duten neska- mutilak. Sexua (hipopotamo bat bainuontzian bezala) euren buruan, bihotzean eta gorputzean indarrez sartu baita. Gutxi dakite baina asko sentitzen dute. Euren beldurrak, pozak, frustrazioak eta emozioak ozen jaurtitzen dituzte, euren azaleko poroetatik bor-bor egiten duten mila eta bat galderak gurekin batera erantzun ahal izateko.

Testua freskoa, zuzena eta naturala da. Erritmoa dardarikorra, espazioa neurrizkoa, musika iradokigarria eta argiztapena kolorezalea. Gidoiaren zerbitzura guztia.

Lotsa- Gabe ahots askok osaturiko bakarrizketa da, energia eta zehaztasun handia eskatzen duen lan korala. Elkarrekin loturik dauden eszenek osatzen dute, gazteek sexualitatearen eremuan bizi dituzten egoera indibidual eta kolektiboak plasmatuaz. Sexualitatea errespetu eta tolerantziatik tratatua beti ere, eta baita modu zuzen eta garbi batean ere.

Ikuskizun honekin VAIVEN -ek publiko gaztearengana hurbildu nahi du, geroa izango den publikoarengana, eta zergatik ez, baita oraina denarengana ere.

Lotsa- Gabe ahots askok osaturiko bakarrizketa da, energia eta zehaztasun handia eskatzen duen lan korala. Elkarrekin loturik dauden eszenek osatzen dute, gazteek sexualitatearen eremuan bizi dituzten egoera indibidual eta kolektiboak plasmatuaz.

Sexualitatea errespetu eta tolerantziatik tratatua beti ere, eta baita modu zuzen eta garbi batean ere.

Ikuskizun honekin VAIVEN -ek publiko gaztearengana hurbildu nahi du, geroa izango den publikoarengana, eta zergatik ez, baita oraina denarengana ere.

Bere garaian arrakasta erabatekoa izan zuen, eta kritikatu oso onak jaso zituen. 100.000 ikuslek baino gehiagok ikusi zuten.

2003ko urtarrilean, koprodukzioko ikuskizunaren katalanezko bertsioa estreinatu zen Bartzelonako Regina Antzokian. Urtebetez baino gehiagoz egon zen karteldegian.

Lotsa Gaberen testua ARTEZ aldizkariak sortutako argitaletxeak argitaratuta dago, gaztelaniaz zein euskaraz, eta bildumaren lehen izenburua da. 2002ko martxoan, LOTSA GABE-k Donostia saria jaso zuen 2001ean Donostian programatutako euskarazko ikuskizunik onenagatik.

Ikuskizunak bere jira amaitu zuenetik, 2004 urtean, hainbat herrialdetatik antzezlana berriz ere taularatzeko eskaintza ugari jaso dugu eta hori dela eta, LOTSA-GABE berriro zutitzea erabaki dugu, izan ere, “belaunaldiko” ikuskizuna delakoan gaude, egun esperientzia honetatik pasatzen ari diren gazteengana iristeko aukera ezin hobea.

Antzezle zerrenda

SARA BARROETA
ARNATZ ALVAREZ
JON CASAMAYOR
ITXASO QUINTANA
MARIA CEREZUELA

Lan taldea

Jatorrizko ideia: Ana Pimenta
Egileak: Felipe Loza eta Garbi Losada
Zuzendaria: Dorleta Urretabizkaia
Jatorrizko músika: Iñaki Salvador
Argazkigintza: Manuel Diaz de Rada
Grafika: Antza Komunikazio Grafikoa
Zuzendari teknikoa: Iñigo Lacasa
r Ekoizpen zuzendaria: Ana Pimenta
Ekoizpen laguntzailea: Rebeka Puente
Banaketa: Vaivén producciones

Argazkiak

BIDEOA

KRITIKA ETA MEDIOAK

Informazio teknikoa