La Coraje

1998

Bakarrizketa honek donostiar ekoizpen talde honen ibilbideari hasera emango dio Bertolt Brecht-en konpainian. Muntaiak, bere “Madre coraje” obra mitikoan inspiratua, alemaniar pentsalari eta antzerkigilearekiko omenaldi bat jasotzen du, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Iñaki Salvador gipuzkoar musikariak, zuzenean, babes musikala eskaintzen dio hausnarketa honi. 75 emanaldi baino gehiago Euskal Herrian eta Estatuan.