Inalambrikak

2007 – 2009 Zuzendaria: Olga Margallo

“inalanbrikak” (haurrentzat), olga margallok idatzi eta zuzendua, 60 emanaldi baino Gehiago egin zituen 2008 eta 2009. Urteetan. Hego amerikan bira.

Inalanbrikak taldearen entsegu orokorra ikusiko dugu. Antzinako erako hiru kantari dira. Minutu batzuk besterik ez dira falta oihala igo eta ikuskizuna has dadin. Baina, bat-batean, kantarien artean aurreneko zalantzak, aurreneko beldurrak sortuko dira. Eta desafinatzen badugu? Eta ikusleen gustukoak ez bagara? Ondo dantzatuko dut? Besteak baino okerragoa ote naiz?… Azkenean, musikari eta hiru nesken arteko adiskidetasunari esker, beldur eta zalantza guztiak garaituko dituzte. Ikuskizuna hastera doa!

Antzezlan hau noizbait beldurra sentitu duten ume guztiei eskaini nahi diegu.

INALANBRIKEI” buruz esan dena:

“Olga Margallok eta Vaivének ituan bertan jo dute berriz ere. Hiru aktore eta abeslarik (bi gauzak batera direlako) beren lehenengo kontzertuaren aurreko izu eszenikoa erakusten digute. Musikak, iñaki Salvador-en beste trebetasun bat, giro guztiak bustitzen ditu. Multzo guztiak harrapatu egiten gaitu. ¡ Nork gehiago!