Real Book Vol 1. (2014)
Patxi Barco
Bi lagunek, Iñaki Salvador piano joleak eta Loyola Garmendia abeslariak bere jatorrian ilegala zen partituren liburu batekin topo egingo dute, Real Book-arekin alegia. Zalantzazko erruleta errusiar ausartean jolasean hasiko dira, liburu zaharkitua edozein orrialdetan ireki eta agertutako partitura abesten, jotzen eta interpretatzen airoso irtetean saiatuz. Abentura ero eta dibertigarri honetan jazz-aren, soul-aren, zinemaren, Broadway-eko musikalaren eta brasildar kutsuko klasikoen kantuak interpretatuko dituzte eta beren interpretazio baliabideak frogatuko dituzte elkarrizketa burutsu eta bizkorrekin.
Te doy una canción (2008-2011)
Ana Pimenta/Iñaki Salvador
Inprobisazio musika eta “abesti” formatua beti egon dira lotuta Iñaki Salvador-en musika ibilbidean. Ez bakarrik autore abestiaren ahots entzutetsuen ( Laboa, Imanol Aute eta beste asko) musika orkestratuz eta lagunduz lan egin izan duelako bakarrikbaizik eta gustuko izan duelako baita ere bi munduak fusionatzea zeintzuek beren ibilbide emozional eta musikalean bide paraleloak igaro dituzten momentu batzuetan eta aurkikuntza zoriontsuak sortu dituzten besteetan.
“Musika Proiektu hau ezagutu eta bere kalitate altuaz gozatu nuela esan dezaket, baina eskenaratzeak, bi aktore onen presentziak, olerkiak eta beren dramatizazioak apustu handi hau asko hazi arazi dute. Kursaaleko estreinaldian gutako asko abesti kutunen bati koru musika egiten ere ausartu ginen. Gau ederra”.
Mikel Laboa Gogoan (2010)
Iñaki Salvador
Mikel Laboa musikari, lankide eta lagunari omenaldi-ikuskizuna.
Gidari moduan, Bernardo Atxaga. Mikel-en bizitzaren pasadizoak kontatuz, atal barregarri eta hunkigarriak guztiak, dramaturgia josi zuen.
Eskenatokian Mikel-en musikari eta kolaboratzaileak: Javier Mayor, Hasier Oleaga, Josetxo Silguero, RuperOrdorika e Iñaki Salvador, azken honen musika zuzendaritzapean. Pantailan, Mikel-en imajinak, bera oroitzen zuten konpas musikalekin nahasten ziren.
Cine para dos y un terrón de jazz (2012)
Dir: Iñaki Salvador
Ez da kasualitatea, 1927.urtean, zazpigarren artearen edo zinemaren historiaren lehenengo pelikula soinudunaren titulua “Jazz kantaria” izatea. Hala ere, 30 eta 40. hamarkadetan Jazz-a zinemaren komedia musikaletan alboratua egon zen, irratietan eta gaueko klubetan entzuten hasiko zen Ipar Amerika osoan zabaltzen zihoan bitartean.
Ibilbide hunkigarri bat guztiok bihotz-ukitu gaituzten filmen abestietan zehar.
Kontzertu bat non Hollywood-eko izar askoren izenak gogoratu eta filmetako hainbat pasadizo barregarri kontatzen diren. Bi musikarien aurkezpenek eta parte-hartzeek eskenatokian, eta musikak, ondo lotua eta argitsua, betiko filmen giroa alai eta nostalgikoa gogora- ekartzen digute, jazz estilo puruan.
Poemas, canciones y algún que otro delirio (2013)
Ana Pimenta
Euskal Herriko tradizioak beste leku batzuetakoekin lotzen dituen kontzertu poetikoa poemak, kantuak eta pasadizo historikoak ardatz hartuta.