Happy end

2014 – Dir. Iñaki Rikarte

Errealitatearekin sentitzen dugun konpromezuarekiko leial izatekotan, lan honetan krisia eta “bere eratorrietaz” hitz egin nahi izan dugu. Edozein ezbeharren inguruan loratzen diren negozioei buruz ari gara eta tabua den gai baten inguruan zehazki: arnas hartzeari uzteko erabaki zail eta librea. Umore beltza abiapuntutzat hartuta giza-baldintzaren inguruko gogoetetan barrena murgilduko gara (bizitza antzerkia da eta alderantziz). Ahotsa eman nahi genieke “krisiak estutu baina ito ere” egiten duela sentitzen dutenei eta suerta daitekeen
eztabaida sozialari (askorentzat, morala) ere koxk egingo diogu, norberarena baita erabakia.
Amaiera zoriontsua ote hala ez; hori, beti geratuko da zeuen eskuetan, ikustera etorriko direnengan, alegia.

“Happy end” antzezlanarengatik Errioxako Haroko lehiaketan irabazitako Garnacha sariak:
“Aktorerik onena” Xabi Donosti.
“Muntaia eszeniko” onena.
“Ikuskizun onenari” epaimahaiaren aipamen berezia.

Happy end-ni buruz esan dena:

Atsegina da heriotza drama gabe ikustea eta aurkakoa badirudi ere, bizitzara gerturatzea desberdinekiko solidaritatearen bitartez. Hauxe da “HappyEnd” ikusi ondoren geratu zaidana: pozez blaituriko gizatasunaren mezua.

Bizia, adoretsua, benetakoa, aurrez sumatu ezin dena, beltza, barrez lehertzekoa, xamurra, bikaina. Bi hitzetan “HappyEnd“. Ez du inor ere axolagabe uzten.

ANTZEZLE ZERRENDA

Xabi Donosti
Garbiñe Losada
Iñake Irastorza

Lan taldea

Zuzendaritza: Iñaki Rekarte
Euskerazko bertsioa: Ainara Ortega
Zuzendari Laguntzailea: Alberto Huici
Eszenografia Diseinua: Ikerne Gimenez
Eszenografia: Ikaro 57
Atrezzoa eta tresneria: Marcos Carazo
Jantziak: Ikerne Gimenez
Musika eta soinu espazioa: Iñaki Salvador
Argiztapen Diseinua: Xabier Lozano
Argazkilaritza: Manix Díazde Rada
Diseinu grafikoa: ANTZA
Zuzendari tekniko eta soinua: Iñigo Lacasa
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Laguntza teknikoa: David Salvador
Ekoizpen Zuzendaritza: Ana Pimenta
Ekoizpen Exekutiba: Dorleta Urretabizkaia/Izaskun Imizkoz
Administrazioa: Ane Egitegi
Banaketa: Vaivénproducciones, S.L