FAMILIA SAREKADA (Inorekin ez fidatzeko moduko komedia)

KOMEDIA BASATIA INTERNETEKO PRIBATUTASUNAREN JAZARPEN ETA SUNTSIKETAREN GARAIAN

 

BIDEO PROMOA

Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die.

Banan-bana galdekatuko dituzte, algoritmo batek pornografiarekin lotutako delitu-eduki gisa identifikatu dituen irudi-artxiboei buruz.

Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak.

Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean.

Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela.

Familiak ziberespazioko plataformetan gordetzen dituen sekretuek agerian uzten dute familia eta pertsona gisa jasaten duten alienazio patetikoa. Zenbat eta gehiago konektatu, geroz eta gutxiago ezagutzen dute elkar, eta orduan eta gehiago traizionatzen dute elkar.

Inspektoreak, azkenean, familia errugabetu egiten du etxeko porno-delituengatik, baina atzean familia hautsi bat utziko du, non inor ez den errugabea (inspektorea barne).

Zenbateraino lotsatzen zara zeure intimitateaz algoritmoen moral puritanoak epaitzen zaituenean?

LAN TALDEA:

Testua: Antonio Muñoz de Mesa
Zuzendaritza: Olga Margallo
Euskerazko testua: Aizpea Goenaga
Musika: Iñaki Salvador
Eszeneratze espazioa: José Tomé
Eszenografia eta atrezzoa: Mónica Teijeiro

Argiztapen diseinua: Xabier Lozano

Jantziak: Ana Turrillas

Ekoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta

Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta

Ikus-entzunezkoa: Acrónica producciones

Argazkiak: Manix Díaz de Rada

Zuzendaritza teknikoa: Iñigo Lacasa

Argiztapen eta soinu taldea: Iñigo Lacasa, Jorge Urrizola, Josu Gines

Administrazioa: Izaskun Imizkoz

Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa

ANTZEZLE ZERRENDA:

AINHOA AIERBE
MIKEL LASKURAIN
NEREA GORRITI
XANTI KORKOSTEGI
AITZIBER GARMENDIA-ren lankidetza bereziarekin

Argazkiak

Informazio teknikoa