Piano-jotzaile, musikagile, moldatzaile. Piano, harmonia eta konposizio ikasketak egin zituen José Antonio Medina eta Jesús González Alonso bezalako maisuen zuzendaritzapean edo Francisco Escudero musikagilearen eskutik. Musika modernoari eta jazz-ari dagokionez formazio funtsean autodidakta izan zuen eta eskola magistralak eta orientazioa jaso zituen Richie Beirach, Lluis Vidal eta Jean-Luc Vallet bezalako maisuengandik.
Espainiako jazz musikari garrantzitsuenenekin hainbat kontzertu eta grabazioetan parte hartu du, hala nola Perico Sambeat, Pedro Iturralde, Javier Colina, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Ainara Ortega, Paula Bas eta beste asko…
Garrantzitsua da aldi berean nazioarteko bere kolaborazioen zerrenda Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver, Alvin Queen, e.a. bezalako izenekin. Kontzertuak eskaini ditu bertako eta nazioarteko jaialdietan, hala nola Donostiako “Jazzaldian”, Gasteiz eta Getxoko jaialdietan, “Madrilgo nazioarteko jazz jaialdian” edo Bayona (Frantzia), Bucarest (Rumanía), Quito eta Guayaquil (Ecuador), Manizales (Colombia), Manchester (Reino Unido), Berlín (Alemania) eta beste hainbatetan eta baita New York hirian bakarkako piano kontzertu batetan.
15 disko argitaratu ditu bere taldeen buru gisa eta 100 disko baino gehiagotan kolaboratzaile bezala agertu da mota guztietako talde eta bakarlariekin, estilo sorta zabala landuz, musika klasikoarekin hasi eta rock edo musika herrikoiarekin bukatu arte.
Sariak jaso ditu, hala nola, “I Premio Tete Montoliú”, Catalunyako piano jole apartaren omenez Madrilen sortu eta eskainitako sari nazionala. Sari ugari jaso du jaialdi desberdinetan bakarlari gisa eta baita Televisión Españolako “Jazz entre amigos” saio mitikoak eskaintzen zuen saria ere. Zinea, antzerkia, telebista eta dantzarako musika konposatzen du eta Helena Pimenta, Josep María Mestres, Etelvino Vázquez, Fernando Bernués eta beste sortzaile askok zuzendutako antzerki lanetarako musika konposatu du. Max sarietan finalista izan da bi aldiz eszenarako bere musika sorkuntza lanarengatik. Orain gutxi “Premio Donostiako Jazzaldia 2020” saria jaso du.

Mikel Laboa, Mikel Markez, Imanol, Javier Ruibal, e.a. bezalako kantautoreen ohiko kolaboratzailea izan da eta izaten ari da. Gaur egun Ainhoa Zubillaga mezzo soprano lirikoarekin filma desberdinetako musikan oinarritutako kontzertu bira eta diskoaren grabaketaren proiektuan murgilduta dago.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikasketen Eskolan (MUSIKENE) Jazz departamentua jarri zuen martxan, gaur egun bertan “Piano-jazz” modalitatean irakasle delarik. Irakasle moduan ibilbide luzea egin du musika modernoaren eta jazzaren esparruan, eta Bartzelonako “Aula de Música Moderna y Jazz de Barcelona” eta “Taller de Musics” -en eta beste eskola garrantzitsu ugaritan irakatsi du. Musika ekitaldi garrantzitsuak zuzendu ditu, hala nola “Zarautz-eko Nazioarteko Jazz Mintegia” zeinaren zuzendari pedagogiko eta musikala izan zen zazpi urtetan. “Vaivén-Teatro y música” sorkuntza egituraren zuzendari kide da Ana Pimenta aktore eta ekoizlearekin batera, 1998.ean antzerki eta musika ikuskizunen sorkuntza, ekoizpen eta banaketarako sortutako plataforma.