Cine para dos y un terrón de jazz

2012 Zuzendaria: Iñaki Salvador

Bidai hunkigarraia da, guztiok ukitu gaituzten fimeetako abestiz osatutakoa.

Hollywoodeko izar handien izen asko eta pelikuletan gertatutako pasarte dibertigarrienak gogoratzen diren kontzertua da hauxe. Eszenatokian diren bi musikarien aurkezpen eta eskuhartzeek batetik, eta ongi jositako musikaren dizdirak bestetik, emaitza ezin hobea dute kontzertu honetan: betidaniko filmeetako musikaren giro alai eta malenkoniatsua berpiztea, jazz estilorik jatorrenean.

Ez da kasualitatea zazpigarren artearen historian entzun ahal izan genuen lehenbiziko filmearen izenburua “Jazz kantaria” izatea, 1927an. Hala ere, 30 eta 40. hamarkadetan jazz musika komedia musikalaren eremuan bizi izan zen, irratietan eta gaueko klubetan entzuten hasia zen, baita Ipar Amerika osoan zehar zabaltzen ere.